Kale itsu

Kale itsua[1] edo kalezuloa[2] (cul-de-sac galizismoa ere, maila txikiagoan)[3] sarrera eta irteera berdinak dituen kalea da, hau da, alde batetik itxita dagoena. Kale edo bide hauetako batzuek ez dute baimentzen automobilik, egun osoan zehar edo ordutegi batzuekin, baina oinez edo bizikletaz ibiltzeko aukera dago.

Gaur egungo urbanismoan egoten dira kasuak non irteera zuen kale baten itsutzea egiten den, bertatik igarotzen den trafikoa murriztu eta horrek dituen onurak probesteko: zarata eta kutsadura gutxiago, eta segurtasun gehiago.

  1. «kale itsu – Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-27).
  2. «kale zulo – Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-27).
  3. «'Cul-de-sac' batetik» Berria 2017-03-02 (Noiz kontsultatua: 2024-08-27).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search